Ezagutu gaitzazu

Herrialde honentzat etorkizun proiektua partekatzen duten guztiekin bat egiteko tresna da Sumar. Hurrengo hamarkadarako herritaren proiektu bat eraikitzea du helburu, elkarri entzunez eta elkarrizketaren bidez.

Entzutea, elkarrizketa, ilusioa, itxaropena, etorkizuna.

Sumar-ek itxaropena antolatu nahi du herrialde berriak bide egin dezan.

Lan duina eta berdintasun handiagoa duen herrialdea izan gaitezke, trantsizio ekologiko justuan liderra eta feminismo zein eskubide eta askatasun guztietan abangoardista. Harro egoteko moduko herrialdea izan gaitezke.

Herritartasun proiektu berri bat

Garai erabakigarriak bizi ditugu. Pandemiaren esperientziaren ondoren, minaren eta aparteko gizatasunezko uneen artean, gure bizitzetako eta gizarteetako gauza garrantzitsuak aldatzeko unea iritsi zela konturatu ginen. Tunelaren amaieran argia ikusten hasi ginela zirudienean, Europan gerra bat eta horren ondorio ekonomikoak aurkitu digutu. Azken hamarkadetan ezezaguna egiten zitzaigun inflazio bat itzuli da Europara eta, ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean, gorrotoaren eta desbedinarekiko beldurraren diskurtsoak itzuli dira.

Gure gizarte demokratikoek zauri gehiegi dituzte, eta badirudi alderdi politikoak ez direla gai sakoneko irtenbideak proposatzeko, eta, batez ere, ez dutela etorkizuneko horizonterik eskaintzen.

Baina herritarrek badakite politika dela errealitatea aldatzeko jente arruntaren tresna bakarra, eta zain ditugu. Sumar-ek herrialdearen zerbitzura dagoen eta demokrazia zabaltzeko baliagarri den tresna izan nahi du.

Eman Sumar herrialde osoan zabaltzeko!